Bizitza

monasterioan


Garai ezberdinetan, gizon zein emakumeak, eurekin bat egitera iristeko lekuen bilaketa bultzatu izan dute. Monasterio izena barrukotasun eta isiltasunerako sortu eta definitutako lekuei eman zitzaien. Monasterio hitzak espazio arkitektoniko bat, non bere barruan egiten diren praktika espiritualekin batera, eta hurbiltzen den pertsona, bake eta transzendentzia berri batez bildu eta barneratzen uzten duena, harremanetan jartzen dituen kontzeptura eroaten gaitu.

Erlijio-kultua

Eliza egun osoan irekita dago nahi duenak otoitz egin dezan.

ABESTUTAKO EUKARISTIA:
Astelehenetik larunbatera 09:00etan.
Igande eta jaiegunetan 10:00etan.

ABESTUTAKO ORDUEN LITURGIA:
Gorespenak: 08 25etan (Igandeetan 08:00etan)
Bezperak: 08:00etan (Igandeetan 19:00etan)

SAKRAMENTU SANTUAREN ERAKUSKETA:
Egunero Eukaristia eta gero 9:45etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:30etara.
Igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Ordutegi hauek ohikoak dira, baina komunitatearen premien arabera aldaketak egon daitezke. Nahi izanez gero, ordutegia kontsultatzeko aurretik deitu dezakezue 671 54 85 20 telefonora.

Adorazioa ostegunetan

Gure gogo bizia Berpiztutako Kristoren benetako presentziagatik Kontsakratutako eta aldarearen gainean fededunen maitasun Adoraziora Erakutsitako Ogian, gure etxera hurbiltzen direnekin konpartitzen dugu.

Bake eta salbazio-esperientzia hau bizi nahi duten guztiak gonbidatuta daude astean behin gozamen denbora bat izatera, normalean ordu batekoa, Berarekin eta Berarentzat gure elizaren intimitatean, bakartasunean, bihotz bat bestearekin. Ordu batzuk jada ostegunetan egiten ari dira, adin eta egoera guztietako anai-arrebekin, mendi honetara igotzen direnak, Jaungoikoarekin astero topaketa berezi bat izateko.

Artebakarrako Santa Klara Adoratzaileak ustekaberen bat edukiz gero elkar laguntzen dira, horrela kandelak denboran mantenduz. Arduradun bat daukate orduak edo gerta daitezkeen ustekabeak antolatzen dituena, eta WhatsApp talde bat dute horretarako, errez komunikatzeko.

Adoratzaileen arteko harreman eder bat sortzen ari da, Klaratar Ahizpekin esperientzia konpartitzeko bilera batzuetan kristalizatzen dena.

ERRESERBA EZAZU ZURE ORDUA

Ostegunetan kandeletara izena eman dezakezu 10:00etatik 21:00etara.
Asteko beste egun bat nahi baduzu, guri esan eta ordua gordeko dizugu.
Ordu bakarrerako izena eman dezakezu edo astero etorri.

Calendar is loading...

Umeen oratorioa

Ahizpei garrantzi handikoa iruditzen zaigu haurrak Jesusengana eta bere bihotzera, non Jaungoikoa bizi den, hurbiltzea. Horretarako, guk geuk Ebanjelioaren kantu eta hitzekin Oratorioak egiten ditugu, txikientzat ulergarriak izan daitezen. P. Gonzalo Carbóren, CVMD, Oratorioak Umeekin pedagogia eta materialak jarraitzen ditugu eta Haur Txikientzako Oratorio hauentzako hastapenerako ikastaroak egin ditugu. Ikusten dugu hobe dela jarraipen bat egotea eta ez noizean behineko topaketak.

Horretarako ordutegia arratsaldez 18:00etatik 20:00etara da. Eta egun egokiak aukeratu genitzake, hobe astearte/asteazken eta ostegunetan. Larunbatetan ere, adostuz gero.

Umeekin otoitz egiteko une hauetan, Jesus Berpiztuaren pertsonarekin, Ama Birjinarekin, Trinitatearekin harremanetan sakontzen doaz. Fedearen misterioak ezagutzen ikasten dituzte, Sakramentuekin eta modu berezi batean Eukaristiarekin. Haurrak bedeinkatuak eta maitatuak dira, bere bihotzean sartzen joaten dira, eta Oratorioa egiten duten beste haurrekin harremanetan jarriz.

P. Gonzalo Carbó beraren lekukotasunaren xehetasuna eransten dugu, 30 urteko esperientzia eta gero, adierazten du haur horien heldutasuna nola sendotzen den eta garrantziari irekitzen direla. Sufrimenduzko zauriak izan ditzaketen txikiek Bedeinkapen eta Jesusen Hitzaren bidez sendatuak dira.

Interesa duenak tornura hurbildu daiteke edo komunitatearen 671 548 520 telefono zenbakira deitu eta arduradunarekin berba egin.

Helduentzako lectio divina

Ahizpek Hitza beste pertsona heldu batzuekin konpartitzen dute, normalean aste horretako igandeko ebanjelioarekin. Lasaitasun eta bildutasun giro batean, ahizpek Ebanjelioa zuzentzen dute abestuz eta hausnarketak eginez, bertaratutakoei haien bizipenak eta argiak adierazteko gonbidapena eginez. Apaltasunez eta karitatez egiten da, anaitasunezko batzar batetan, non gure arrazoimen edo zalantzen gainetik Espiritu Santuaren ekintza nagusitzen den. Ordubete inguru irauten du eta hamabostero edo hileko ziklo bat jarraitu daiteke.

Interesa duten pertsonek 671 54 85 20 telefonora deitu dezakete komunitateko arduradunarekin hitz egin eta datak zehazteko.

Ordutegi hauek ohikoak dira, baina komunitatearen premien arabera aldaketak egon daitezke. Nahi izanez gero, ordutegia kontsultatzeko aurretik deitu dezakezue.

Erretiro gidatuak

Erretiro espiritual horiek Klaratar Ahizpek gidatuak dira, eta indibidualak edo talde txikitan egin daitezke (gehienez ere 6 pertsona); hitzordua aurretiaz telefonoz hartuz edo tornuan. Eta egun bakarrekoak edo asteburukoak ere izan daitezke.

Bestelako topaketak

Aste Santuan eta Inmaculada zubiaren inguruan Otoitz eta Bizikidetza Topaketa bat egin ohi dugu. Gure harremanetarako formularioaren bidez kontsulta dezakezu.