Lagunak

Monasterioko


Artebakarrako Lagunak programak Santa Klara monasterioko bizitza eta misioa bultzatu nahi ditu.

Programaren barruan komunitatea laguntzeko bolondres-taldeak antolatzen dira; gazteak eta ez hain gazteak gure komunitate laguntzeko proiektu desberdinak egiten dituzte. Goiza edo arratsaldea ematen dute hemen, ahizpekin otoitz egiten, lanean, hamaiketakoa hartzen… Adiskidetasun eta karitate tarte bat partekatzen dute, Jaungoikoari gorespen eta loria kantu bat zerura igotzen duena.

Programa

BAT.
Bizkaiko Elizbarrutiko kontenplaziozko bizitzaren aberastasuna ezagutaraztea, lagun eta ezagunei Eukaristia, Gorespen edo Bezperetara erakarriz ; komunitatea ezagutzea, berarekin jarduera desberdinak konpartitzea: Helduen Lektioa, Umeen Oratorioa, erretiroak; ezagutzen ez dutenei kontenplaziozko bizitzan otoitzaren balioari buruz hitz egiten, ekonomikoki laguntza ematera animatuz, eta asmo pertsonalak Ahizpen etengabeko otoitzean jartzera ere.

BI.
Monasterioa eusten lagundu, egiten dituzten produktuen salmentarako bideak bilatuz, San Jose Erretiro Etxea zabaldu, eta generotan edo limosna-dohaintzan laguntzak lortzen lagundu, Ahizpen iraunkortasuna lagunduko dutenak eguneroko Liturgia eta Adorazioko lehentasunezko arduran.

HIRU.
Sufritu eta Ahizpen otoitzen kontsolamendua eta indarra behar duten hainbat pertsonen otoitz eskaerak bideratu

LAU.
Boluntariotza laguntza eskaini eskulan desberdinetan, hala nola, pintatu, fruta bildu, artisautza dendako lanerako kartoigintza montatu, eta mila gauza gehiago, beti ongi etorriak direnak.

Izen-ematea

Gaur egungo garaietan Ahizpen lana ez da erraza, eta, horregatik, zure laguntza garrantzitsua da! Horregatik, lagundu eta programan harpidetu zaitezten eskatzen dizuegu, hurrengo formularioak inprimitu, bete eta comunidad@clarisasartebakarra.com helbidera bidalduz. Horrela, informazio gehiago bidali ahal izango dizuegu, Artebakarrako Klaratarren Lagunen berezko ekitaldi eta jarduera batzuetara gonbidatuz.


Descarga Inscripción

Descarga Domiciliación bancaria

Dohaintzak

Gaur egungo garaietan Ahizpen lana ez da erraza, eta, horregatik, zure laguntza garrantzitsua da! Horregatik, lagundu eta programan harpidetu zaitezten eskatzen dizuegu, hurrengo formularioak inprimitu, bete eta amigos@clarisasartebakarra.com helbidera bidalduz.

Banku-helbideratzea deskargatu



Dohaintzak desgrabatzeko informazio guztia Zerga Agentziaren orrialdean kontsulta ezazu.

Boluntariotza

Programaren barruan komunitatea laguntzeko bolondres-taldeak antolatzen dira; gazteak eta ez hain gazteak gure komunitate laguntzeko proiektu desberdinak egiten dituzte. Goiza edo arratsaldea ematen dute hemen, ahizpekin otoitz egiten, lanean, hamaiketakoa hartzen… Adiskidetasun eta karitate tarte bat partekatzen dute, Jaungoikoari gorespen eta loria kantu bat zerura igotzen duena.

Interesa izan ezkero, deitu 671 54 85 20 telefonora.